Paperback, 200 pages

Published March 1, 2019 by ASTIBERRI EDICIONES.

ISBN:
978-84-16880-72-0
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

4 stars (1 review)

2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down magazinerako elkarrizketa bat izan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldun horiek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bi euskaldun horiek, elkartzeko. Madina –2002an ETAren atentatu batetik bizirik atera zen politikari sozialista– eta Muguruza –Kortaturen lider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako bat– solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborro haiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbait belaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharreko historia.

Gaurko munduak, egunero hesi bat gehiago altxatzen ikusten duen mundu honek, zubi gehiago behar ditu. Eta zubien kontakizun bat da hau, zubigileena, bat bera den jendarte baten ertz biak lotu nahi dituzten pertsona horiena. Alfonso Zapico komikigile eta narratzaileak “gatazken marrazkigiletzat” du bere burua. “Ez dago gatazkarik hemengo hau bezain zaila ulertzen, eta kontatzen. …

1 edition

reviewed Zubigileak by Alfonso Zapico

Besteak ulertzeaz

4 stars

Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.

Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko liburu bat. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!